- Hasiera →
- Baldintza orokorrak
Baldintza orokorrak
- HITZAURREA
- Definizioak
- Sarrera eta Harpidetza
- Erabiltzaile eta Harpidedunen Betebeharrak
- Erantzunkizuna eta Bermea
- Erantzunkizunaren Mugaketa
- Salneurria eta Ordainketa
- Zerbitzuaren eta Baldintza Orokorren Aldaketa
- Hitzarmenaren Deuseztatzea
- Pribatutasun Politika eta Datuen Babesa
- Jabetza Intelektuala
- Lege Ezargarria
HITZAURREA
Kaixomaitia.com internet bidezko pertsonen arteko harremanetarako euskarazko web gunea da. Web guneko zerbitzuez osoki gozatu ahal izateko ordaineko harpideduna izan behar da, nahiz eta dohainiko harpidetza aukera badagoen, harpidetza mota honek ez du zerbitzu guztietaz gozatzeko aukerarik ematen.
Harpidedun egiteak harpidetza orria eskatzen den eran betetzea eta hemen azaltzen diren baldintza orokor hauek onartzea suposatzen du, beti ere harpidetu ahal izateko adin nagusia izan beharko da, hots, 18 urte beteak.
Kaixomaitia.com-eko erabiltzaile orok, baldintza orokor hauek onartu beharko ditu, Aranet Internet Zerbitzuak s.l. eta kaixomaitia.com-eko erabiltzaile eta harpidedunen arteko hitzarmen loteslea delarik.
Kaixomaitia.com Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k eskeintzen duen zerbitzua da.
Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-k du Kaixomaitia.com® -en eta bertan azaltzen diren elementu guztien jabetza intelektuala eta web zerbitzu hau kudeatzeko ardura.
Aranet Internet Zerbitzuak s.l.
Egoitza Soziala:
Palazio Kalea 18, Behea Eskuina
20.008 Donostia (Gipuzkoa)
I.F.Z: B-20881694
Erregistro Datuak: Gipuzkoako Merkataritza Errolda, 2177 Tomoa, 0 Liburua, 156 Folioa, SS-25749 Orria
Definizioak
- Erabiltzailea:
- Kaixomaitia.com-en zerbitzuak erablitzen duen oro izango da, harpidedun izan ala ez.
- Harpideduna:
- Kaixomaitia.com-en harpidetza orria bete eta baldintza orokor hauek onartzen dituen oro izango da.
- Dohainiko Harpideduna:
- Harpidetza Soila duen harpideduna, hots, harpidetzeagaitik ordainketarik egin ez duena, orokorrean zerbitzu mugatuak izango ditu.
- Ordaineko Harpideduna:
- Harpidetza Osoa edo Harpidetza Berezia duen harpideduna, hots, harpidetzeagaitik ordainketa egin duena, kaixomaitia.com-eko zerbitzu guztiez gozatu ahal izango dute.
- Argazkia:
- Harpidedunak ezarritako norberaren argazkia da eta kaixomaitiako erabiltzaile orok ikusi ahal izango du. Kaixomaitia.com-en ezarritako argazkiak harpidedunarenak behar dute izan eta bera nabarmenki ikusgai egongo da. Argazkietan beste pertsonarik azalduz gero Harpidedunaren erantzukizuna izango da bera ez den persona horren baimena izatea argazkia kaixomaitia.com webgunean zintzilikatzeko.
- Baieztapen Prozesua:
- Harpidetza orria bete eta kaixomaitia.com-eko kudeatzaileek hau ikuskatu eta hala badagokio onartu bitarteko epea da. Onartua izan ondoren, erabiltzaileak perfilean eginiko zenbait aldaketek baieztapen prozesu bera jarraitu beharko dute ere, orokorrean 24-48 orduko epea da hau. Testu libreko aldaketak egitean bai eta argazki berriak igotzean ematen da hau.
- Zerbitzua:
- Kaixomaitia.com gunearen bidez eskaintzen den zerbitzua da.
- Gunea:
- http://www.kaixomaitia.com url-ari dagokion web gunea da.
Sarrera eta Harpidetza
Kaixomaitia.com web gunean sartu ahal izateko tresneria eta gastuak harpidedunaren kabuz joango dira.
Erabiltzaile edo/eta Harpidedunak 18 urteak beteak izan beharko ditu edo/eta bere jatorriko herrialdean adin nagusia izan. Kaixomaitia.com-eko erabiltzaile edo harpidedun izateak baldintza orokor hauek onartzea suposatzen du.
Harpidedunak harpidetza orriko derrigorrezkoak diren atal guztiak bete beharko ditu eta hauek denboran eguneratuak mantendu beharko ditu, horretarako “Nire KM” atalean sartu beharko delarik.
Harpidetza orrian idatzitakoa zuzena eta egiazkoa dela ziurtatzen du harpidedunak.
Harpidedunak kaixomaitia.com-en dituen sarbide eta pasahitz gakoak pertsonalak eta besterenezinak dira eta kontu izango du hauek ez galtzen edo eta hirugarrenei ez jakinarazten. Harpidedunak du hauekiko erantzukizun bakarra. Sarbidea edo eta pasahitza ahaztuz gero, harpidetza orrian azaldutako posta elektronikoan berriak lortzeko aukera izango du.
Norberaren sarbidea eta pasahitza hirugarren pertsona batek erabiltzen dituenaren susmoa badago, kaixomaitia.com-eko kudeatzaileei jakineraziko zaie segidan.
Harpidedunak soilik berari buruzko informazioa idatzi edo jarri (argazkiak) ahal izango du perfilean.
Kaixomaitia.com-eko kudeatzaileek edozein harpidetza eskari ukatzeko edo eta bertan idatzia azaltzen dena partzialki edo osoki ezabatzeko eskubidea izango du.
Erabiltzaile eta Harpidedunen Betebeharrak
Erabiltzaile eta Harpidedunak bere perfilean idatzi eta ipinitako argazkiak, berari dagozkionak eta egiazkoak direla egiaztatzen du eta hauek eguneratuak mantenduko ditu. Idatzitakoa euskara hutsean izango da. Perfileko Argazkiak onargarriak izateko gorputz osokoak edo eta norberaren aurpegia garbi erakusten dutenak dira beti ere kaixomaitia.com-en zerbitzuaren xedea betetzera lagunduko dutena. Kaixomaitia.com-ek bere gain hartzen du bidalitako argazkiak onestu edo ukatzeko eskubidea bai eta hauek harpidedunaren perfiletik ezabatzeko eskubidea ere.
Erabiltzaile eta Harpidedunek ez dute Gunean berarekin zuzenean harremanetan jarri ahal izango luketen datu pertsonal edo eta informaziorik ezarriko (adb. e-posta, telefono zenbaki etab.)
Harpidedunek indarreko legea bete eta hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuko ditu.
Harpidedunek ez dute ordena publiko eta legediaren aurkakoak diren edukinak, argazkiak edo eta adierazpenak argitaratuko, bereziki iraingarriak, difamatzaileak, bortitzak edo bortizkeria bultzatu, lizunak, arrazista edo eta xenofoboak eta orokorrean Zerbitzuaren xedearen aurkakoak suertatu daitezkenak.
Harpidedun edo eta erabiltzaileak ez du Kaixomaitia.com helburu komertzial edo ez pribatuetarako erabiliko.
Erabiltzaile eta Harpidedunek ez diote hirugarren bati kaixomaitia.com eko beste Erabiltzaile edo Harpidedun bati buruzko informazio konfidentzialik (e-posta, telefono zenbaki, helbide etab.) emango edo eta jakinaraziko.
Erabiltzaile eta Harpidedunek ez dute Gunearen edo eta beste erabiltzaileen ekipo informatikoen funtzionamendu egokia oztopatu, baldintzatu edo eta nahastu dezaketen edukinik zabalduko, adibidez baina ez soilik, birus informatikoen edo eta e-posta masiboen (spam) bidez.
Erantzunkizuna eta Bermea
Edukiarekiko
Kaixomaitia.com-ek ez du bermatzen bertako erabiltzaileek dituzten zerbitzuarekiko itxaropenak beteko direnik.
Internet sarearen izaera dela eta kaixomaitia.com-ek ezin du bermatu erabiltzaile edo eta harpidedun orok jartzen duen berari buruzko informazioa egiazkoa den ala ez. Harpidedun bakoitza da kaixomaitia.com gunean ezarritako informazioaren erantzule bakarra eta honek dituen ondorioen erantzule, eta kaixomaitia.com-ek ez du erabiltzaile edo harpidedunek zabaldutako informazioaren inguruan inongo erantzukizunik. Hala ere, kaixomaitia.com-eko kudeatzaileek kontu izango dute susmagarri zaien informazioa ez argitaratzen.
Kaixomaitia.com-ek ezin du bermatu Harpidedunek ezarritako informazio, edukin edo eta aukeratutako zerbitzuak, ezbeharrez, giza akats edo eta akats teknikoak medio, Hapidedunak nahi edo aukeratu bezala argitaratuko direnik. Horrelakorik gertatuko balitz, Harpidedun edo eta Erabiltzaileak kaixomaitia.com-eko kudeatzaileei arazoa konpontzeko eskatu eta aukera emango dio, Aranet Internet Zerbitzuak s.l. ren aurkako legezko neurririk hartuko ez duelarik.
Kaixomaitia.com ez da erabiltzaileen arteko topaketen ondorioz eman daitezkeen arazo edo/eta ondorioen erantzule izango. Hori dela eta kaixomaitia.com-eko harpidedunei edo eta erabiltzaileei topaketen aurretik beharrezko zaizkien segurtasun neurriak hartzea gomendatzen die, hauetako batzuk webgunean bertan adieraziak daudelarik.
Kaixomaitia.com-ek ezin du bermatu Gunean 3. pertsona edo enpresek izan ditzaketen hiperesteka edo banner-en erabilgarritasuna eta ez da erantzule izango hauen edukiez edo eta erabilgarritasunaz.
Erabilgarritasunarekiko
Erabiltzaile eta harpidedunek kaixomaitia.com gunea erabiltzeko beharrezko diren tresneria eta aplikazioak eduki beharko dituzte, baita beharrezkoak diren jakintza eta abilezia ere.
Orokorrean Gunea IE6 edo berantiarragoa den nabigatzailerako prestatua dago eta JavaScript funtzioak, Cookiak eta pop-up lehiaskak erabil ditzake, hori dela eta funtzio hauek erabilgarri egon beharko dira.
Kaixomaitia.com-ek ezin du bermatu gunea momentuoro behar bezala ibiliko denik edo eta erabilgarri egongo denik, bereziki eguneratze, hobetze edo
bestelako mantentze lanak ematen diren bitartean, lan hauek Guneko kudeatzaileek beharrezko ikusten dituztenean emango direlarik.
Kaixomaitia.com-ek ez du bermatzen Baieztapen Prozesuko epea beti 24-48 ordu bitartekoa izango denik, kasuak kasu, epe hau luza daitekeelarik.
Erantzukizunaren Mugaketa
Edozein kasutan, kaixomaitia.com-en ekintzen ondorioz erabiltzaileari sortutako arazoen errudun balitz, honen erantzukizuna, erabiltzaileak ordainduriko diru kopurura mugatuko da.
Salneurria eta Ordainketa
Ordaineko Harpidedunek, kaixomaitia.com-eko zerbitzu guztiez gozatu ahal izango dute. Ordainketa 2 zutabeetan oinarritzen da, harpidetza epean eta Harpidetza Motaren arabera, honela:
| Salneurria | Hilabete 1 | 3 Hilabete | 6 Hilabete |
|---|---|---|---|
| Harpidetza soila | Doan | Doan | Doan |
| Harpidetza osoa | 25 € | 50 € | 75 € |
| Harpidetza berezia | Harpidetza hau Harpidetza Osoaren gehigarri bat da aurreko edozein aukerari 25€ gehituaz. Izartxo batekin ezagungarriak dira harpidedun hauen perfilak. | ||
| Harpidetza Soila | Harpidetza Osoa | Harpidetza Berezia | |
|---|---|---|---|
| Argazkiak jarri | |||
| Beste perfilak bozkatu | |||
| Kaixo Maitia! Funtzioa | |||
| Jasotako mezuen jakinarazpena | |||
| Mezuak Idatzi | Harpidedun Bereziei soilik | Harpidedun Oso eta Bereziei. | Harpidedun mota guztiei |
| Mezuak Irakurri | Harpidedun Berezienak soilik | Harpidedun Oso eta Berezienak | Harpidedun mota guztienak |
Salneurri hau zergak barne izango da.
Ordainketa diru txartel bidez egingo da.
Kaixomaitia.com-ek bere gain hartzen du salneurri hauek edozein momentutan aldatzeko eskubidea edo eta promozio edo deskontu puntualak egiteko eskubidea.
Zerbitzuaren eta Baldintza Orokorren Aldaketa
Guneko Baldintza Orokor aplikagarriak, erabiltzailea sartzen den momentuan gunean publikatuak dauden baldintza orokorrak izango dira.
Kaixomaitia.com-ek bere gain hartzen du gunearen baldintza orokorrak, salneurriak, erabilera, zerbitzuak edo eta ordainketa mota etab edonoiz aldatzeko eskubidea. Baldintza Orokorren aldaketari dagokionez, gunea eta erabiltzailearen arteko kontratua den heinean, hauek publikatu eta 15 egunetara izango dute baliogarritasuna publikatu aurreko harpidedunei dagokienez, harpidedun berriengan baliogarritasuna berehalakoa izango delarik. Hori dela eta, 15 eguneko epean, baldintza orokor berriekin ados ez legoken harpidedunak zerbitzuari baja eman ahal izango dio idatziz aurrez adierazitako helbidera, ordaindutakoari uko eginez. 15 egunak bete ondoren, baldintza orokor berriek aurreko baldintza orokorrak baliogabetu eta ordezkatuko dituzte.
Hitzarmenaren Deuseztatzea
Kaixomaitia.com-eko harpidedunek edonoiz eten ahal izango dute kaixomaitia.com-ekin hitzartua duten kontratu hau, inongo arrazoirik eman beharrik gabe, honek harpidedunak ordaindutakoari uko egitea suposatzen duelarik.
Era berean kaixomaitia.com-ek ere, bere gain hartzen du harpidedunarekiko duen kontratua edonoiz eteteko eskubidea, horretarako arrazoirik eman behar izango ez duelarik, bereziki baina ez soilik, harpidedunak baldintza orokor hauen puntuetako bat edo gehiago betetzen ez badu, harpidedunak ordaindutakoari uko egingo diolarik.
Pribatutasun Politika eta Datuen Babesa
Kaixomaitia.com Datuen Babeserako Lege Organikoa (15/1999 LOPD) betetzea derrigortua dago eta bertan azaltzen diren neurriak hartu ditu, lege honetan azaltzen den segurtasun mailen sailkapenaren maila altuena betetzeko. Hala ere, erabiltzailearen erantzukizuna izango da bere datu pertsonalak hirugarrenei jakinarazten badie, perfilean idatzitakoaren bidez edo eta kaixomaitia.com gunetik kanpo izandako harremanen bidez. Bereziki, pasahitz eta sarbide gakoak sekretupean mantentzea harpidedunaren erantzukizuna izango da, bai eta hauek hirugarrenei jakinaraztearen ondorioak ere.
Kaixomaitia.com-ek Harpidedunari jakinarazten dio, berarengandik jasotako datu pertsonalak, fitxategi automatizatu batetara gehituak izango direla, fitxategi hauen titulartasuna Aranet Internet Zerbitzuak s.l.-rena delarik.
Jasotako datu pertsonalak, Guneak eskaintzen duen zerbitzuaren funtzionamendu, mantenu eta kudeaketa bermatzeko erabiliko dira.
Kaixomaitia.com Datu Babesaren Legearen arabera, derrigortua dago gunean sartzen den erabiltzaile ororen IP helbidea erregistratu eta gordetzea.
Aranet Internet Zerbitzuak s.l., kaixomaitia.com gunearen jabe eta kudeatzaile den heinean, harpidedunen datuekiko isiltasun profesionala beteko du eta bertako langile oro ere horretara derrigortua egongo da.
15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak nolanahi izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz atarian aipatutako helbidean, idatziz eta posta arruntaren bidez.
Jabetza Intelektuala
Erabiltzaileak kaixomaitia.com guneko edukin guztia eta zerbitzua, bertako antolaketa, gai, egitura, zerbitzuak, diseinua, datu basearen egitura, marka, logo, grafiko, marrazki, animazio, doinu, argazki, slogan etab., Jabetza Intelektual eskubideak babesten dituela onartzen du.
Aranet Internet Zerbitzuak s.l-ak edo jabetza dagokion hirugarren batek espreski honetarako baimena eman ezean, erabiltzaileak ezin izango du kaixomaitia.com gune osoko edozein edukin edo eta jabetza intelektualak babesten duen edozein eskubide bikoiztu, eraldatu, zatikatu, zabaldu, alokatu edo eta publiko egin.
Harpidedunak berak gunean idatzitako datuak edo eta gunean ezarritako argazkiak berari dagozkionak direla ziurtatzen du eta hauekiko nahiz Kaixomaitia.com-en kudeatzaileei bidalitako, argazki, posta elektroniko edo bestelako edukiarekiko izan ditzakeen eskubide guztiak Aranet Internet Zerbitzuak s.l.ri besterentzen dizkio eta hauek, gunean bertan edonola azaltzeko eskubidea ematen dio Aranet Internet Zerbitzuak s.l.ri baita hauek Aranet Internet Zerbitzuak s.l.k kaixomaitia.com gunearen promozio edo eta publizitate kanpainetan, euskarria edozein izanda ere, erabiltzeko eskubidea ere.
Lege Ezargarria
Baldintza orokor hauek espainiar estatuan indarrean den araudiaren arabera eraenduko, interpretatuko eta ezarriko dira eta honako baldintzekin sortzen den auzi oro ezagutzeko, Donostiako Epaitegiak edo izango dira eskudunak.

